Urtzi Errazkin

Bakeruntz orain presoak

Konponbidearen bidean ibiltzea izan da Paris-eko manifestazioa. “Orain presoak” leloa baino askoz gehiago izan da mobilizazio hura; benetako bakea eta gatazkaren konponbidea lortzeko pauso erabakigarria emateko borondatearekin, milaka pauso eman genituen Parisen eta balorazio baikorra baino ezin dugu egin.

Audio_placeholder

Bakeruntz orain presoak

Loading player...
Talaiatik Etxerat
Talaiatik Etxerat

Horretaz, Parisen burututako manifestazioaren aurretik, Frantziako espetxeetatik egindako martxa  dozenaka eragile eta erekundeekin bilerak, elkarrizketak eta kontaktoak egiteko balio izan du. Kasu gehienetan ezagutzen ez zuten egoera baten berri eman diegu. Euskal Herriak oraingoz bizi duen gatazka eta horren ondorioz giza eskubideen urraketetan ardura izugarria dute estatuek eta horren gainean, ongi landu dute espainiar eta frantziar gobernuek blokeo komunikatiboa.

Determinazio osoz abiatu ginen Parisera, guztiz konbentzituta eta itxaropen eta ilusio osoz. Eta oraindik jakin badakigu lan asko egin beharko dugula, badugu oraindik bidea egiteko. Horretaz ez dugu gure burua engainatu nahi, ez dugu inor engainatu nahi. Baina jakinda baita ere, orain arte emandako pauso bakoitza ez dela alferrik izan. Hainbat eta hainbat pertsonek egindako lana eta hartutako konpromisoak bere fruituak ematen ari dira. Urrunketaren bukaera, eta gaixo dauden eta baldintzapean daudenen presoen askatasuna gertuago dago. Norbaitek ea aurrera egin dugun galdetzen baldin badu, baietz erantzun behar diogu. Aurrera egin dugu eta prest gaude oraindik aurrerago egiteko.

Parisen gure bateriak kargatu ditugu eta hurrengo geltokia Bilboko urteko hitzordua izango da, beti ere, argi izanik, norberak baduela betetzeko lana eta lekua. Egingo dugu, lortuko dugu!

Orain presoak!

Etxean eta bizirik nahi ditugu!