"Eskubidea dut EAEn jarduera oro euskaraz egitea, baina aukerarik ez"

Ipar Euskal Herrian jasaten duten hizkuntza diskriminazioa hartu du hizpide Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Haizpea Abrisketak. Haurra zela, Lapurditik Gipuzkoara joatean, euskaraz egiteko zuen aukeragatik etxean sentitzen zela oroitzen du, eta Hego Euskal Herrian egoera hobea zela uste zuen.

Audio_placeholder

"Eskubidea dut EAEn jarduera oro euskaraz egitea, baina aukerarik ez"

Loading player...
Haizpea Abrisketa
Haizpea Abrisketa

Edonola ere, miresmen eta inbidia puntu hori aldatzen joan da, besteak beste, Nafarroako egoera edo herrialdeetako xehetasunak ezagutu ahala. EAEko Euskararen Legearen arabera, euskal herritar guztiek dute euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, baina estatus handiagoa du gaztelaniak Espainiako Konstituzioan, betebehar gisa jasotzen baita gaztelaniaz jakitea.