Horretarako, Derioko denda, taberna eta zerbitzu guneen mapa osatu dute, euskaraz aritzeko aukera ardatz hartuta. Gero, norbanakoak bilatzeari ekin diote eta animatzen denak badu dinamikan izena emateko aukera oraindik. Gure ohiturak ikasiak direnez, desikas daitezkeela nabarmendu du Rodriguezek eta horretarako kendu nahi dutela orain arte aktibo izan duten pilotu automatikoa. Nor bere hizkuntza hautuaren jabe izatea eta dituzten aukera guztiak baliatzea da beren helburua.