
Orain arte, Google-ek hainbat zerbitzu ezberdin eskaini digu gure bizitza errazagoa egiteko lanean edo egunerokoan. Diseinu munduari lotuta adibidez, ezinbestekoa bihurtu da Google Fonts bilduma tipografikoa, edo marketin digitalean Google Analitics, hau gabe jada ezin daiteke aztertu webguneen nabigazio daturik.
Orain Poly proiektuarekin Errealitate Birtuala eta Areagotua lantzen duen edozeinek eskuragarri izango ditu milaka diseinu eta eszenatoki erabiltzeko prest, denak 3Dn diseinatuak eta guztiz aske, ezer ordaindu gabe, Creative Commons lizentzia baitute edozein proiektutan erabili ahal izateko.
Poly-ren katalogoa, gainera, etengabe hazten ari da, edonork diseinu berriak igo ahal dituelako plataformara. Wordpress komunitatearekin pasatzen den modura, Poly liburutegian ere 3D komunitate bat egongo da katalogoa handitzeko. Zuzenean igo dezakegu gure modeloak .obj eta .mtl formatuetan, eta Tilt Brush edo Blocks programen erabiltzaileak izanez gero, sortutako artxiboak automatikoki sartu ahal izango ditugu katalogora.
Baina Poly ez da bakarrik diseinatzaileentzako pentsatutako tresna digital bat, diseinu guztiak gif mugimendutan sortu dezakegu sare sozialetan partekatzeko edo publizitate proiektuetan erabiltzezko eta bilduma guztiak gai ezberdinetan sailkatuta daudenez oso erraza egiten da erabiltzea eta bilatzea behar duguna.
Espero gustukoa izatea gaurko teknologia gaia, hurrengo arte!