Erizain lanpostuetarako urri amaieran egin zen deialdiaz, hain justu. Salatu du alemana, frantsesa eta ingelesa jakitea bina punturekin baloratzen zen bitartean, euskararen puntuazioa ezkutatu egin zela. Horrek begi bistan uzten dituen gabeziez, berriz, esan du, Nafarroako hegoaldean ez dela euskara jakitea baloratzen. Eta larria iruditzen zaio, gainera, euskal sindikatuek horretaz salaketarik ez egitea.