"Hizkuntza gutxituen hamabi komunitateren etorkizunerako ametsak bildu ditugu"

Garabide elkartean urria oparoa izan dutela azaldu du Maialen Sobrinok gurean, lehen aldiz, antolatu baitute  'Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa', hizkuntza gutxituetako agintariei zuzendutako 140 orduko formazio intentsiboa. Lehen aldiz, gainera, emakumeak izan dira nagusi Garabideren formazio ekintzetan, guztira, bederatzi hizkuntza gutxietako hamabi kide etorri dira gurera.

Audio_placeholder

"Hizkuntza gutxituen hamabi komunitateren etorkizunerako ametsak bildu ditugu"

Loading player...
Maialen Sobrino
Maialen Sobrino

Batetik, euskalgintzako eragileak irakasle lanetan jarri dituzte eta klase teorikoak eskaini dizkiete. Bestetik, bisita didaktikoak egin dituzte euskararen biziberritze prozesuan aritu diren eta oraindik ere ari direnen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko. Eta, azkenik, sentsibilizazio ekintzak egin dituzte herri, eskola eta unibertsitatean edozeinek aukera izan zezan agintari indigenekin zuzenean solasteko.