Aitor Servier

Prekarietatearen datuak

Hilabete igaro da Jauzi Bat Aitzina dokumentua aurkeztu genuenetik. Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleok egindako eztabaida prozesuaren emaitza dira gure ildo politiko eta antolakunde eredu berriak. Gazte problematikak agenda politikoaren erdigunera ekartzea dugu xede eta bizi-eredu berriak sortzeko saiakera egitea da gure nahikundea.

Audio_placeholder

Prekarietatearen datuak

Loading player...
Aitor Servier
Aitor Servier

Antolatzeko eredu malgua, konprometitua eta parte hartzailea plantan ezarriko du Aitzinak, zangoak lurrean baina determinazioz, garaipenerako jauzia emateko.Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Zuberoak gazte borrokak behar duen inarrosaldia ematera heldu gara, dena dugu sortzeko eta dena dugu irabazteko.

Gazteok gure larruan bizi dugun errealite gordina argitara atera nahi dugula adierazi dugu lehenago. Baina argitara atera bakarrik ez, zapalkuntzak irauli eta emantzipatu nahi dugu. Etxebizitza da heldu den urteetarak bide-orrian finkatu dugun lehentasunetarik bat. Bi etxebizitza izateko eskubidea, bakarra izateko eskubidearen gainetik jartzen den artean gure oraina eta geroa lapurtuko digute. Etxe hutsak egon arren gazteok etxerik ez dugun artean, ezingo dugu gure bizi-proiektua gure herrian eraiki. Merkatuaren legea jauntxo eta jabe den artean, guti batzuk aberastu eta merkantzia izatera kodenatuak izanen gara gazteok. Zer erran usu espekulatzaileekin eskuz-esku ari diren agintariez, promotoreen interesen aurkako erabakirik nehoiz hartu ez duten hautetsiez ? Nahi eta behar dugun herri-ereduaz eztabaidatzeko garaia heldu da. Euskal Elkargoak Euskal Elkargo, Pirineo-Atlantikoetako departamenduaren zati izateari utzi ez dion Ipar Euskal Herrian, bertako errealitatea zehazki irakurtzeko datuak eta aldatzeko ahalak behar ditugu. Garai batean herrietako hormetan ageri ziren lau zifrako zenbakiak 2.etxebizitza kopuruaren lekuko baziren, gu ere bagoaz bidegabekeria honen mapa osatzera. Gazte, laster izanen duzu gure berri. Zuk ere, argitara ateratzen ahalko dituzu egunerokoan pairatzen duzun prekarietatearen datuak.