'Bizi Baratzea' eta 'Altza Porru'ren ondotik, beste liburu bat kaleratu du Jakoba Errekondok. 'Landareak Lantzen 2018 gida-liburua' du izenburu eta liburuaz hitz egin dugu usurbildarrarekin. Gida bat da, sasoi, aste edota ilargiaren arabera zer aldatu eta zein lan egin behar den azaltzen diguna. Hala ere, norberak bere memoria osatu eta bere egutegi propioa osatzen joateko aukera ematen dio, hurrengo urtean jakin dezagun zein lan egin genuen sasio bakoitzean.