Asteazkena jai eguna izaki, asteartez egin zen Ordiziako azoka. Hilerriak apaintzeko ohitura bizirik dela erakutsi zuen azokak Lierni Elortzak esan digunez, horiek banatzeko probestu zutelako askok azoka bera. Arimen gauaren baitan, Halloween komertzialetik urrun, 1950. hamarkada arte ohitura zen kalabaza edo arbiak hustu eta kandela barruan sartzea jendea beldurtzeko. Urria joan da eta hemendik aurrera barazki eskaintza aldatzen joango da udazken sasoiko produktuekin.