Joan zen uztailean baieztatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko forenseak C3 fasean dagoela Ibonek pairatzen duen HIESA, gaixotasunaren azken fasea hain zuzen ere. Bai espainiar Kode Penalak zein Espetxe Arautegiak aurreikusten dituzte hainbat artikulu Ibon eta gaixo larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko presoen egoera krudelari amaiera emateko.
2017ko otsaileko espetxe instrukzioak esaten duen moduan, Iparragirre bezala, gaixo larri dauden dauden euskal presoen egoera muturreraino eramatea da españiar gobernuaren nahia. Eta horren aurrean, salbuezpeneko legeria desblokeatzeko, badugu zer eginik. Euskal Herriko herritarren gehiengo handi batek euskal presoak Euskal Herriraratzea eta gaixo dauden presoen askatasuna exigitzen du. Giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu berriro ere pertsona orok dituzten eskubideak errespetatuak izatea, guztiz onartezina delako horren kontrako jarrera mantentzea.
Egoera honen aurrean, Ibonen askatasuna gauzatzea exigitzen dugu eta bide batez dei egiten diogu berriro ere instituzioei zein eragile politiko, sindikal eta sozialei, gaixo dauden presoak eta kasu honetan Ibon Iparragirrek pairatzen duen muturreko egoera salatzeko eta bere askatasuna lortzeko haien esku dagoen guztia egiteko.
Etxean eta bizirik nahi dutugu Ibon eta beste guztiak!