Hitz horien artetik, eguneroko mezuetan bidaltzen diren marrazkiei erreparatu die, 'emoji' deritzenei. Zehaztu du, irudi horien artean, badagoela sail bat munduko banderena, eta estatu izan ez arren, badaudela nazioen banderak ere. Euskaldunok, ordea, ez dugu ikurriñarik erabiltzerik oraindik. Baina datozen egunetan erabakiko dute emoji berri gisa sartuko duten edo ez. Erabakia Unicode kontsorzioak hartuko du, eta erabaki horretan nola eragin ote dezakegun galdetu du Waliñok. Banderaren defentsa eginez txostena bidal daitekeela aipatu du, baina ordezkaritza hori nork egin dezakeen ez dugu argi.