Euskaraz ez zekien jende erdaldunak bataiatu omen zuen horrela, eta Eibarko euskaldun batzuk ere deitzen omen diote oker orain. Antzeko zerbait gertatu da Arratera bidean dagoen Errainaren etxearekin, gaztelaniaren eraginez, Erreginaren etxea izendatzen dela. Irurtzungo Bi haizperen edo beste zenbaiten adibideak ere ekarri ditu gogora.