Mikel Jauregik eta Beñat Hach Embarec izan ditugu gaur gurean solaside. Azken orduetan Kataluniako prozeuaren bueltan izandako mugimenduak izan dituzte hizpide, datozen egunetan gerta daitekeena iradokitzeko. "Erregimena eutsi nahi dutenei, Kataluniak azeleragailua sakatuz" erantzungo duela uste dute. Gurean aldiz jeltzaleen jokabidea aipatuz, "funambulista gisa" ikusten dituzte "beti bezala".