Udalbiltzako 100 hautetsi Katalunian izan ziren galdeketa egunean nazioarteko gonbidatu gisa. Luis Intxauspe presidenteak esperientzia “oso aberasgarri eta eredugarria” izan dela esan digu, “bai alde politikoan zein humanoan”. “Estatuaren inposizioaren aurrean kataluniarrak oso antolatuta, batuta eta konprometituta" ikusi ditu.. Intxauspek euskal gobernuetako kideei, alderdiei, kolore guztietako herritarrei eta hautetsiei dei egin die Euskal Herriak "bere bide propioa abiatzeko" antola daitezen.