Gaur 23h: Hamargarren denboraldia abiatuko du Burdinola irratsaioak Info7 irratian

Nazioarteko nobedadeen artean, Alemaniako Orden Ogan taldearen "Gunmen" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Night Demon, Portrait, Accept eta Avalanch banden berriena eskainiko dute.

Burdinola
Burdinola

Herriko Burdina atalean, aldiz, Bizkaiko Incursed taldearen "Amalur" diskoa nabarmenduko dute, Los Cojones eta Vhäldemar banden musikarekin batera. Bukatzeko, Metalzaleak ataleko gonbidatua Xanti Rodriguez (Legen Beltza) izango da. 23:00etan, bat egin heavy metalarekin!