"Oihaneder etxean euskaraz algaraka amaitu dugu abuztua, eta irailean ere egingo dugu irri"

Nork esan zuen ez dagoela umorea euskaraz egiterik? Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean euskaraz algaraka amaitu dutela abuztua kontatu du Ane Pedruzok gurean, eta hasi berri den hilabetean ere badutela irri egiteko asmoa esan du. Horregatik antolatu dute bigarren urtez Irri-Barra gaua. Irailean eskainiko dituzten bi tailer ere aurreratu ditu: Dona Dona Katona familia arteko jolas saioak eta Hala Bedi irratiarekin elkarlanean antolatutako Izan media tailerrak

Audio_placeholder

"Oihaneder etxean euskaraz algaraka amaitu dugu abuztua, eta irailean ere egingo dugu irri"

Loading player...
Ane Pedruzo
Ane Pedruzo

Hilaren amaieran, Begi-Belarri ikus-entzunezko zikloari ekingo diote, Aterabidetik dokumentalarekin. Eta Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak bere hirugarren ikasturtea hasiko du. Urritik apirilera bitaretan 6 hizkuntza landuko dituzte. Musika eskaintzari dagokionez, Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloa ere prest daukate. Amaitzeko, Gasteiztarrak Arraun The World udako argazki-hizki lehiaketa ekarri du gogora Pedruzok.