"Hil amaieran, musika filmak Oihanederren, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin"

Igande honetan, uztailaren 2an, amaituko da 'Ikimilikilikliki' bideo-instalazioaren egitaraua Gasteizko Oihaneder euskararen etxean. Bertako Ane Pedruzoren arabera, Joxan Artzeren unibertsoan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du. Uztail amaierarako, berriz, bueltan izango dute musika eta zinema uztartzen dituen zikloa, 'Kortxeak eta krispetak'.

Audio_placeholder

"Hil amaieran, musika filmak Oihanederren, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin"

Loading player...
Ane Pedruzo
Ane Pedruzo

Musika ardatz duten 3 filme proiektatuko dituzte, jatorrizko bertsioan eta euskaraz azpititulatuta. Eta uda aipatuta, 'Gasteiztarrak Arraun The World' udako argazki-hizki lehiaketa ere ezin aipatu gabe utzi. Zizta, GEU eta Sarburu euskara elkarteen laguntzarekin antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxeko eta Gauekoakeko lagunek elkarlanean. Proposamena: 2017ko udan munduan zehar eginiko bidaia argazki eta hitzen bitartez kontatzea. Udazkenean saritutako argazkiekin erakusketa egingo dute Oihanederren bertan.