Prentsa digitalean ohiko funtzionalitate bihurtutako albisteen erlazionatzeari erreparatu dio. Euskarazko prentsa digitalerako funtzio hori garatu du Elhuyarrek, Xenda teknologiaren bidez, eta ikusgai dago Hekimen elkarteko zenbait komunikabideren webguneetan. Zerrendatan antolatzen ditu albisteak teknologia horrek. Xendak bilaketarako funtzio aurreratuak ere eskaintzen ditu, Saralegiren arabera.