Gaur 23h: Gogortasuna neurtzeko makinarik baden neurtuko du Burdinola programak

Nazioarteko nobedadeen artean, Alemaniako Tankard taldearen "One foot in the grave" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Dying Fetus, Vallenfyre, Carach Angren eta Aposento banden berriena eskainiko dute.

Burdinola
Burdinola

Herriko Burdina atalean, berriz, Nafarroako Ardi Beltza taldearen lehen diskoa nabarmenduko dute, Keziah eta Ostots taldeen musikarekin batera. 23:00etan, bat egin heavy metalarekin!