"Turismo eredu iraunkorrerako, garrantzia du euskara eskaintzaren erdigunean jartzeak"

Udalerri euskaldunetan euskra modu naturalean transmititzen denez, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Josu Labakak uste du, bertako herritarrek ez dutela errealitate soziolinguistiko horren kontzientzia handirik ere.

Audio_placeholder

"Turismo eredu iraunkorrerako, garrantzia du euskara eskaintzaren erdigunean jartzeak"

Loading player...
Josu Labaka
Josu Labaka

Horrekin lotuta, udalerri euskaldunetako turismoan, eraikinak eta ohiturak zabaltzeko joera badago ere, sarri ahazten omen da herri horien berezitasuna hizkuntza dela. Beraz, iruditzen zaio udalerri horien ardura dela bisitariak euskara entzuten duenean, leku eta instante bakarrean dagoela sentiaraztea. Herri batzuetan hasita daude lanean. UEMAren baitan, esaterako, herrietako euskara teknikariek lantalde zehatza osatu dute gai horri heltzeko, eta bitartean, herri batzuk hasi dira bidea urratzen. Labakak Azpeitiko adibidea jarri du: euskara turismo eskaintzaren erdigunean jartzea erabaki dute, eta soka horri tiraka, ideia garatu eta hilabete honetan bertan aurkeztu dute Azpeitia Bizi egitasmoa.