"Lotsagabeago jokatu beharko genuke, euskaraz kale erditik ibili eta espazioa okupatu"

Euskaraz aritzeagatik barkamena eskatzeari utzi behar diogula uste du Leire Narbaizak.

Audio_placeholder

"Lotsagabeago jokatu beharko genuke, euskaraz kale erditik ibili eta espazioa okupatu"

Loading player...
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

Adibide gisa jarri du zinean pelikula bat euskaraz soilik eskaintzeagatik eragozpenak barkatzeko zioen oharra. Berari ere webgune batean egokitu zitzaion emanaldi baterako sarrera erosterakoan, "Adi, euskaraz" oharra ikusi behar izatea. Baina norbanakook ere euskaraz hitz egin eta parekoak ez dakiela erantzuten dugunean barkamena eskatzeko ohitura dugula ekarri du gogora. Konplexuz betetako hiztun komunitatea garela iruditzen zaio, hizkuntza errepresioa gainetik kendu gabeak, eta hori gainditu beharra dugula.