"Gaitasuna indartzearekin batera, hizkuntza erabiltzeko guneak sustatu behar dira"

Euskararen bueltako albisteei gehitxo erreparatzen diela esaten diote AEK-ko Mertxe Mugikari, eta aitortzen du hala dela. Gaur, besteak beste, kanpotik Euskal Herrira etorritako bi lagunen kasuak aipatu ditu. Bateko protagonistentzat, euskara arazoa izan da aurrera egiteko.

Audio_placeholder

"Gaitasuna indartzearekin batera, hizkuntza erabiltzeko guneak sustatu behar dira"

Loading player...
Mertxe Mugika
Mertxe Mugika

Leo Turiño Aguilarentzat, ordea, aurrera egiteko aukera izan da euskara. Mugikak uste du ingurunean zeresan handia duela kasu horietan. Eta iruditzen zaio ingurune euskalduna eskaintzeko badaudela tresnak, AEKren udako matrikulazio kanpaina aipatu du berak: euskaltegietako ikastaro trinkoak, barnetegi ibiltariak zein datorren ikasturterako matrikulan egiten duten beherapen eskaintza. Urola Kostako 'Urola aitzindari' turismo egitasmoak egin dezakeen ekarpena ere nabarmendu du Mugikak, euskara ardatz izan baitute hori diseinatzerakoan. Amaitzeko, Udaltop jardunaldian Euskaltzaleen Topaguneak eta Lakuako Gobernuak aurkeztuako egitasmo berritua goraipatu du.