Haren ustez, ofizialtasunaren beharra jartzen dutelako mahai gainean. Ofizialtasunik ezean, euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzea errazagoa baita. Hala ere, nabarmendu du ofizialtasunak ez daukala eraginkortasunik bere horretan, ez dela jarduera estatiko bat, prozesu bat irekitzeko aukera, baizik. Edonola ere, ofizialtasuna behar-beharrezkoa iruditzen zaio eskubideen bermea osoki gauzatu ahal izateko.