Ordutik hona, erakundeak eta herri mugimendua elkarlanean aritu dira, katalanezko zinema bultzatzeko. Katalanaren kontrako prentsak kritikatu izan du. Baina aurrera egin dute, eta gaur egun, gaur bertan, pelikula pila daude ikusgai katalanez, Herrialde Katalanetan. Euskal Herrian askoz atzeratuago gaudela iruditzen zaio Zabalzari. Baina gogora ekarri du joan den ostiralean estreinatu zutela 'Richard zikoina', haurrentzako filma. Hori bai, zinea euskaraz izateko bultzada ezinbestekoa dela nabarmendu du.