Eta Alex Artzelus bat etorri da euskaraz geroz eta jende gehiagok dakiela esaterakoan. Ipar Euskal Herrian, berriz, euskara beheraka joan arren, jendea pozik dagoela iruditzen zaio, haur eta gazteen artean gora egiten ari delako. Hala ere, Artzelusek gogora ekarri du erabilera zifrak ez direla igotzen. Horrez gain, gogora ekarri du zenbaitek euskaraz dakiela esan arren, hitz egiteko kapaz ez direla. Eta galdetu du nork egiten ote duen %100ean euskaraz. Iruditzen baitzaio bekatua dela euskaraz hitz egiterakoan erdarazko esamoldeak sartzea. Haren iritziz, telebistako erdarazko erreferentziek eragina dute euskarazko hizkeran.