Irakasle eta gurasoen paperari erreparatu izan zaio gaztetxoen hizkuntza ohituretan eragiteko. Horrekin segitu behar dela uste du Albizuk, baina Iruñean joan den astean egindako proposamenari heldu dio. Euskarabideak antolatutako jardunaldietan, kirolak euskararen sozializazioan izan dezakeen eraginaz hausnartu baitzuten. Horregatik iruditzen zaio Albizuri erreferente izan daitezkeen horiek euskararekin erlazionatzeko aukera sustatu behar dela.