Hala ere, gogora ekarri du herri askotan lehendik dagoela tradizio hori, kostakoetan, bereziki. Eguneroko bizitza euskaraz egin nahi duten herritarrek zailago izaten duten opor sasoian, turistak beren herrira heltzen direnean. Herri horretako denda eta ostatuak turistei begira jartzen direlako, eta euskara gaztelaniaren, frantsesaren eta ingelesaren itzalean geratzen delako. Turistek, noski, euren hizkuntza bertakoaren aurretik jarri dutela ikusten dute eta urteek aurrera egin ahala, merkataritza eta ostalaritza guneez gain ere hala izan dadin eskatzen has daitezke. Astorkiak, aldiz, kanpora joango balitz, hango hizkuntza ezagutzeko aukera baliatuko luke.