Osasunaz eta aniztasunaz hausnartu dute Iruñean, eta hango berezitasunak ekarri ditu gogora. Balantzea egiteko urteroko uneari ere erreparatu dio, zehazki, euren Facebookeko edukiek izan duten arrakasta nabarmentzeko. Jendeak egindako harreraren arabera, hamarreko zerrenda egin du Peñak. Besteak beste, tarte honetako hainbat kolaborazio aipatu ditu: Karlos Ibargurenek Osakidetzako bigarren Euskara Planaz egindako hausnarketa, zein osasun ikasleek euskaraz ikasteko dituzten zailtasunez egindako kritika.