Hizkuntza ohituren atzean dagoenaz hausnartu behar dela iruditzen zaio. Aipaturiko kasu konkretua ingurune ez euskaldunetan gertatzen dela esan du, eta gurasoek seme-alabei beti euskaraz egin zein ez gerta daitekeela. Seme-alabek gurasoak erdararekin identifikatzen badituzte, naturala da haiei hitz egiterakoan erdara ateratzea. Horregatik uste du euskararentzat eremuak irabaztea komeni dela, gurasoak seme-alabekin euskara hutsean aritzeko guneak sortzea. Gurasoek beti euskaraz eginda ere, posible da seme-alabek erdarara jotzea. Kasu horretan, seme-alaben erdararako joera moztu eta harremana euskarara eramatea aholkatu du.