Gazteen euskararekiko ardura, Mikel Urdangarinen 'Margolaria' eta Xiru festibala

Lesakako Artea Oinez dinamika, Euskal Memoria fundazioaren pegatinen erakusketa eta kontrabandisten udaleku ibiltaria aipatu ditu Xorroxin irratiko Amaia Eneterragak gaurko irratien tartera.

Audio_placeholder

Gazteen euskararekiko ardura, Mikel Urdangarinen 'Margolaria' eta Xiru festibala

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Tertulian, berriz, gazteek euskararen aurrerabidearekiko atxikimendua izateko erronkez hausnartu dugu Malen Aldalur eta Ikoitz Arresrekin.  Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Mikel Urdangarin musikariari elkarrizketa egin dio joan den larunbatean Bilbon aurkeztu zuen 'Margolaria' diskoaz. Radiokulturako lagunek Mixel Etxekoparrekin hitz egin dute apirilaren 14tik 16ra ospatuko den Xiru festibalaz. Amaitzeko, Antton Etxeberrik ETAren armagabetze egunaz Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.