Iker Martinez de Lagos
Iker_mtz_de_lagos
"Ea Korrikako edo Topaldiako zubigintzaren aldarriak zubi zehatzetan gauzatzen diren"

Korrikak, bi urtean behin, ilusio eta sentimendu uholdea eragin eta argazki ederrak uzteko gaitasuna du, Topaguneko Iker Martinez de Lagosen ustez.

Loading player...
2017/04/07 12:20

Aurtengo zenbait argazki esanguratsu ekarri ditu gogora: Korrika martxan jarri zutenen lehen kilometroa Otxandion, Carcar eta Lodosa artean lekukoa lagundu zuen ortzadarra, Juan Gorritik ordu txikietan egindako oparia edota hiriburu eta herrietako jende uholdeak. Argazki horien artetik, Hendaia eta Irun arteko Santiago zubikoa nabarmendu du, euskalgintzako eta instituzioetako ordezkariek elkarrekin egindako kilometroa. Martinez de Lagosek uste du aurreko keinu batzuen segida izan zela, eta joan den abenduaren 3an Bilboko Guggemhein museoan antzeko argazki bat egon zela ekarri du gogora. Uste du azken urteotan eremu sozio-politikoan egondako aldaketek aukera eman beharko luketela elkarlanerako, behar beharrezkoak diren euskararen arnasgune politikoak sortzeko.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa