Abizuren ustez, hori ere badelako Korrika: gehiago ezin izan arte segitzea. Baina dena ez zen polita izan euskararen doakotasunaren aldeko lasterketa euren zonaldera iristeko zain zeudela. Zestoa eta Azpeitia arteko Lasao auzoan AEK-ko furgonetaren zain zeudela, ertzainak etorri baitzitzaizkien bide erditik erretiratzeko eskatzera, gaztelaniaz.