DSBE babestu beharra, Judimendiko Sumendi lokala eta 'egia ostea' kazetaritzan

Ainhoa Villaverdek atzo Bingen Zupiriari egindako elkarrizketa eta Irulegiko Jojo Bidartek ekarritako abisteak izan ditugu entzungai gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

DSBE babestu beharra, Judimendiko Sumendi lokala eta 'egia ostea' kazetaritzan

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, besteak beste, DSBE Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaz ditugun aurreiritziak gainditzeko egindako erreportajea. Halabedi irratiko lagunek Judimendi auzoko Sumendi gazte lokaleko bi kiderekin hitz egin dute. Ondoren, Korrika Gernikara iristeko zain zeudela hitz egin dugu Arrosa sareko koordinatzaile Ainhoa Villaverderekin. Komunikazioaren atalera Marijo Deogracias batu da eta 'egia ostea' deritzonak kazetaritzan izan duen eraginaz hausnartu du. Amaitzeko, Jone Goirizelaiak Cabacas auziaz Bilbo Hirian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.