Korrikako lehen asteburua, boteretze tailerrak eta 'Gernikaren egiak'

Arrosa sareko koordinatzaile Ainhoa Villaverdek asteburuan Korrikan egindako elkarrizketa eta kronikak izan ditugu entzungai gaurko irratien tartean.

Korrikako lehen asteburua, boteretze tailerrak eta 'Gernikaren egiak'

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Arraizarekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, maiatzaren 6an Berriozarren egingo dituzten topaketak aurkezteko antolatutako boteretze tailerrez aritu da. 17:00ak aldera, Ainhoa Villaverderi deitu diogu une horretako Korrikako giroaren berri gurera ekartzeko. Jarraian, GITE-IPESekoek kaleratu duten 'Gernikaren egiak' liburuxkari buruzkoak azaldu ditu Ibon Meñikak gurean. Amaitzeko, ikus-entzunezkoen tartera Maitane Legarreta batu da Zinea.eusk atariko 'Kutsidazu' atalaz, Benito Ansola bekaren laugarren deialdiaz eta Netflixeko telesail estreinaldiez hitz egin digu.