"Bezero potentzialak hizkuntza aldagaiari ematen dion garrantzia bistaratu behar da"

Merkataritzak herritar guztiengan eragiten duela uste du Artez Euskarako Estiñe Astorkiak.

Audio_placeholder

"Bezero potentzialak hizkuntza aldagaiari ematen dion garrantzia bistaratu behar da"

Loading player...
Estiñe Astorkia
Estiñe Astorkia

Uste du merkatariek, produktuari dagokionez, barneratuta dutela hizkuntzaren aldagaia, baina saltzeko moduari dagokionez, ez. Merkatariei ikusarazi behar zaie zeharkako mezuen hizkuntzak ere eragiten duela bezeroengan, eta horietan ere arreta jarri behar dela. Astorkiaren hitzetan, Gernika-Lumoko Udalak egindako lanari esker, asko euskaldundu da bertako hizkuntza paisaia azken urteotan.