"Teknologiaren bidez zabaltzeko edukiez ahaztu eta euskarria erdigunean jartzen da sarri"

Elhuyarreko Jon Abrilen arabera, inoiz ez dugu tekonologia egungo gizarteak duen bezain eskura izan.

Audio_placeholder

"Teknologiaren bidez zabaltzeko edukiez ahaztu eta euskarria erdigunean jartzen da sarri"

Loading player...
Jon Abril
Jon Abril

Hala ere, uste du horrek edukien garrantziaz ahaztu eta euskarria erdigunean jartzeko ohitura hedatzea eragin duela. Eta horrek hizkuntza gutxituak baztertzea eragiten duela. Partaidetza prozesu digitalen alde egitean hori gertatzen delakoan dago Abril, eta guztiek ulertzeko hizkuntzaren alde eginez gero, gutxituak baztertzen direla. Elhuyarrek software librean oinarrituta garatu du 'Partaidetza On' plataforma horretan eragiteko. Hizkuntzen kudeaketa ere txertatu dute plataforman, edukiak edozein hizkuntzatan sortuta ere, itzulpen automatikoak itzuli egiten ditu.