“Argi eta Iñaki dispertsioak erahil zituen, baina ez dituzte biktima bezala errekonozitzen”

Urtzi Errazkin Etxerateko eleduna elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan. Atzo, Etxeratek dispertsioaren kontrako akordio zabal baten atarian gaudela iragarri zuen.

Audio_placeholder

“Argi eta Iñaki dispertsioak erahil zituen, baina ez dituzte biktima bezala errekonozitzen”

Loading player...
Urtzi Errazkin y Patricia Vélez, portavoces de Etxerat. (ARGAZKI PRESS)
Urtzi Errazkin y Patricia Vélez, portavoces de Etxerat. (ARGAZKI PRESS)

Dagoeneko PSE-EE, EH Bildu, EAJ, Elkarrekin Podemos, Nafarroako Ahal Dugu, Ezkerra, Ezker Anitza, Geroa Bai, CCOO-Euskadi, UGT-Euskadi, LAB, ELA, CGT, CNT, ESK, Hiru, EHNE eta Steilaseko ordezkariekin izan dituzte bilerak joan den udazkenetik eta eragile guztiak bat etorri dira bi arlotan, behintzat, euskal presoen urruntzea bertan behera uztea eta gaixotasun larri edo sendaezinak dituztenak askatzea. Horrez gain, duela 14 urte Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi dispertsioaren ondorioz hil ziren, Almeriako kartzelara (1032 km) bidean. Horren harira, Errazkinek esan du “Argi eta Iñaki dispertsioak erahil zituen, baina ez dituzte biktima bezala errekonozitzen”.