"Nafar udalerri euskaldunetako errealitatea legez babestuko duen foru dekretua behar da"

Euskararen arloan ere herri mugimenduek eta erakunde publikoek egin beharrako elkarlanari heldu dio Josu Labaka UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak.

Audio_placeholder

"Nafar udalerri euskaldunetako errealitatea legez babestuko duen foru dekretua behar da"

Loading player...
Josu Labaka
Josu Labaka

Nafarroan aurrera doan prozesua adi jarraitzen ari direla aipatu du, gobernuak emandako pausoak nabarmendu ditu. Arnasgune diren nafar udalerriek udaletan ere euskaraz funtzionatzeko egindako ahaleginari erreparatu dio, baina errealitate horrek Nafarroako legedian islarik ez izatea gaitzetsi du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Udal Legea onartu zenean ere, gabezia horiek nabarmendu zituen UEMAk.