Asaldura sortu du erabakiak eta horri erreparatu dio Leire Narbaizak. Haren hitzetan, desegokia ez da bizkaierarako itzulpena egitea, ganorazko euskalkiak halako testuetan lekua izan dezakeela uste baitu. Kezka eragin beharko lukeena, ordea, testuak itzuli behar izatea da, jatorriz ez direla euskaraz sortzen esan nahi baitu horrek. Horrez gain, itzulpenerako enpresak kontratatu beharraz ere kexu da, itzultzaileek administrazio horretako langile izan behar luketela iruditzen baitzaio.