"Eskerrik asko Euskal Herri euskaldunagoa lortzeko ametsa gertuago jarri zenutenei"

Martxoaren 30ean hasiko den 20. Korrikari buruzkoak ekarri ditu AEK-ko Mertxe Mugikak gaurkoan. AEKn emozio handiz bizi dutela eta, argi dute, aurtengo edizioan, lehenengo Korrikaren erantzule izan zirenak presente edukiko behar dituztela.

Audio_placeholder

"Eskerrik asko Euskal Herri euskaldunagoa lortzeko ametsa gertuago jarri zenutenei"

Loading player...
Mertxe Mugika
Mertxe Mugika

Horregatik egin zuten otsailaren 11ko Ficobako omenaldi ekitaldia. Korrikak helburu ekonomikoa badu ere, euskara sustatzeko mezu argiak duen indarrari heldu dio Mugikak. Gainera, Korrikan asko jasotzen dutenez, bueltan ere zerbait ematea gustatzen zaiela nabarmendu du eta joan den astean aurkeztutako unitate didaktikoa ekarri du gogora.