Urteurrenaren harira egindako ekintza zenbait zerrendatu ditu eta gogora ekarri du egunkari hura bultzatzen aritu zen jendea nolakoa zen. Nabarmendu egin du orduko zuzendariek zerbait ezberdina egiteko zuen gogoa, nahiz eta 1936ko gerrak proiektua egokitzera behartu zituen: lubakietako gudariek eta herritar arruntek ere egiten zuten kazetaritza. Historia horrek blogintzarekin zerikusia duela iruditzen zaio, blogak galdu arren, 16 urtez euskaraz asko sortzeko aukera eman dutelako.