Poztu da ezagutzak eta erabilerak gora egin dutelako, eta gogorarazi du herri gogo indartsuaren emaitza dela hori. Hala ere, gorakada mantsoa izateak arriskuak ere badituela nabarmendu du, eta Nafarroan aukerak badaudela ikusita, behar besteko neurriak hartu behar direla iruditzen zaio: euskara doan ikastea ahalbidetu, euskara ikasteko motibazioa eragin edota Nafarroako Euskararen legea aldatu. Gobernuari orain arteko determinazioari eusteko eskatu dio, herri gogoak aurrera jarrai dezan.