Gaur 23h: Skabidean eta The Hypocondriacs taldeen lan berriak Reggae Fever saioan

Ostegun berri bat eta Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat entzuteko parada izango duzue gaurkoan.The Tennors taldeko abeslari izandako Ronnie Davisen heriotza medio, The Tennors izango dira gaurko Asteko Klasikoa ataleko protagonistak.

reggae fever
reggae fever

Ondoren Skabidean talde gaztearen lan berria entzuteko aukera paregabea izango duzue, esklusiban Reggae Fever irratsaioan. The Hypocondriacs Madrildarrek ere lan berria atera dute eta azkenean aurpegia eman ere. Amaitzeko Makulu Ken taldearen abesti bat entzuteko aukera izango dugu Kale Kale diska berriaren aurkezpenaren harira. Gozatu!