Euskalkien eta batuaren arteko arrakala, 'Atte hil aurretik' obra eta Occhi di Farfalla Suitzara

Xorroxin irratiko Amaia Eneterreaga batu da gaurko irratien tartera eta euren eskualdeko esne ekoizleez, Malerrekako inauteriez eta Nafarroa Oinezen agendaz hitz egin du.

Audio_placeholder

Euskalkien eta batuaren arteko arrakala, 'Atte hil aurretik' obra eta Occhi di Farfalla Suitzara

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Tertulian, berriz, Malen Aldalur eta Mikel Garcia izan ditugu, azken aldian euskalkien eta batuaren artean hautatu beharrak sortu duen zalapartaz hausnartu dugu eurekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Miren Tirapurekin hitz egin du hark sortu eta antzezten duen 'Atte hil aurretik' antzezlanaren inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoa Lab egitasmoaren barruan Lanki ikertegikoek aurrera eraman asmo duten proiektuari buruzkoak, berriz, Lankiko Igor Ortegak ekarri ditu. Amaitzeko, Zarauzko Arraio irrati libreko lagunek Occhi di Farfalla musika taldeko bi kiderekin hitz egin dute, Free Nekane plataformak eta Bilgune Feministak Nekane Txapartegirekiko elkartasunez Suitzara antolatu duten bidaian parte hartu eta kontzertuak eskainiko baitituzte.