"Herritarrak ahalduntzea dagokie gizarte mugimenduei, eta horiek babestea erakundeei"

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak azken hilabeteotan sortu eta prestatu dituen hitzaldi, tailer eta gainerakoekin berritu du eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko katalogoa, eta horiei begira jarri da Josu Labaka lehendakaria gaurkoan.

Audio_placeholder

"Herritarrak ahalduntzea dagokie gizarte mugimenduei, eta horiek babestea erakundeei"

Loading player...
Josu Labaka
Josu Labaka

Herritarren sentsibilizazioan eta aktibazioan eragiteko zein udalerri euskaldunak zaintzeko zerbitzuak dira eskaintzen dituztenak. Izan ere, azken urteotan behera egin du udalerri euskaldunetako euskara erabilerak. Herritarrei zer egin behar duten esaten aritu ordez, erakunde publikoek jarrera eredugarria erakustea eraginkorragoa dela uste du Labakak. Euskaraz bizi ahal izateko erabaki estrategikoak eta baliabide ekonomikoak behar direla ere nabarmendu du.