Partekatzerako orduan ere, sare sozialak libre irudikatzen dugun arren, enpresa pribatuen kontrolpean omen gaude. Euskaldunon kasuan, gainera, euskaraz aritzeagatik eta kultura ikuspegi ezberdina izateagatik zigortzen gaituztela uste du Waliñok. Azken aldiko zenbait adibide jarri ditu eta euskaldunok sarean pairatzen dugun zailtasuna nabarmendu du. Software libreak oinarri dituen lau askatasunak ekarri ditu gogora eta Interneten kasuan ere definitu beharra legokeela nabarmendu du.