Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu. Maite Sabalza batu da aktualitateaz egiten dugun errepaso kritikora, bereziki, Begoña Huartek eta Mikel Zuluagak Greziatik errefuxiatuak ekartzeko egindako ekinaldia eta Luhuson atxilotu zituzten bakearen artisauen desobedientzia zibila aipatu ditu. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Julen Belamunoren 'Gaueko zaintzailea' zein Patxi Larrionen 'Feriatzaileak' liburuei buruzko kritikak ekarri ditu. Amaitzeko, Amelia Barquinek Txapa irratian ETB1eko 'Go!azen' telesailaz esandakoak izan ditugu entzungai.