Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideen egoerak okerrera egiten jarraitzen du. Gaixo larri daudenen zerrenda luzatzen doa, eta Arburuak une batez euren larruazalean jartzeko eskatu du: "pentsa kalean minbiziaren kontra egitea zer den. Bada, zure gertukoengandik urruti eta behar bezala hartatzen ez zaituztenean muturreko egoera bilakatzen da. Jolasean dabiltza".
Izatez, espetxeko mediku funtzionarioek osasun arreta bermatu beharko liekete preso gaixoei. Baina "mediku irizpideak jarraitu ordez, irizpide politiko eta administratiboak jarraitzen dituzte" azpimarratu du Arburuak. "Horregatik kalean behar lukete larri gaixo dauden euskal presoek" esan digu. Jaiki Hadik, euskal presoen osasun asistentziaz arduratzen den profesionalen taldeak, presoei aholkuak eman eta jarraipena egiteko profesional gehiagoren laguntza eskatu du.