Tolosaldeko berriak, emakume errepresaliatuen egoera eta 'Alsina' eleberria

Tolosan urta zahar egunez hainbat eskaparetan agertutako pintadez eta Bide Ertzean taldearen aldi baterako etenaldiaz hitz egin du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek irratien tartean.

Audio_placeholder

Tolosaldeko berriak, emakume errepresaliatuen egoera eta 'Alsina' eleberria

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, Arantza Zulueta abokatu presoaren egoeraz eta 'Kalera, kalera' dinamikaren barnean emakumeek eginiko ekintzez aritu da. Eguneko adierazpenen tartera Juan Mari Olanok Info7 irratian Usurbilgo Kaleraguneaz esandakoak ekarri ditugu. Elkarrizketa nagusairen tartean Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek Tolosaldea Garatzeneko migrazio teknikari Kristina Moralesekin hitz egin du. Radiokutlurako lagunei esker, Xabier Mendiguren Elizegiren 'Alsina' eleberriaren berri izan dugu. Amaitzeko, Begoña Huarteri Euskal irratietan egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.