"PuntuEUSek lan egingo du euskaldunok aukera berdintasuna izateko ingurune digitalean"

Euskarak sarean dituen zerbitzu berriak aurkeztu ditu PuntuEUS Fundazioko Josu Waliñok gaurkoan. Batetik, PuntuEUS behatokiaz hitz egin du, euskarak Interneten bizi duen errealitatea jasotzen duen webgunea.

Loading player...
|2016/12/19 12:15
Josu_walin_o
Josu Waliño

Bestetik, Sarean.eus aipatu du, Internet eta tekonologia berrien agerkari digitala. Lurrera jaitsita, berriz, gogora ekarri du joan den maiatzaren 17an Euskarazko Interneten Eguna ospatu zutela. Proiektu horiek ingurune digitalean euskara indartu eta sustatzea dute helburu eta xede horri eutsita, Euskararen Nazioarteko Egunean labur.eus eta whois.eus zerbitzuak aurkeztu zituzten. Aurrez sarean eskuragarri zeuden tresnen zerbitzu bera eskaintzen badute ere, euskaraz eskaintzeak egiten ditu berri. Batek estekak laburtzeko aukera eskaintzen du eta besteak domeinu izenen informazioa eskuratzekoa.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK